Lehentasun argia dauka Arabako EAJk maiatzeko foru hauteskundeetan: PP agintetik botatzea. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gaur goizean Gasteizen adierazi duenez, "amaitu egin da PPren aroa Araban”. Lehendakaria sinetsita dago EAJrekin Arabak eta Gasteizek “izen ona berreskuratu” egingo dutela. Arabako Batzar Nagusietarako hautagaitzaren aurkezpenean mintzatu da lehendakaria. Ramiro Gonzalez zerrendaburuarekin eta Xabier Agirre ABBren presidentea izan dira aurkezpen ekitaldian.
Talde “eraberritua” eta “esperientziaduna” aurkeztu du EAJk Arabarako, lehendakariaren esanetan. Helburu argiarekin lan egingo dutela gaineratu du: Araban “aldaketa” izan dadin. “Gasteiz eta Araba beti daude polemika eta albiste txarretan murgilduta, hori delako PPk egin duen ekarpena: tentsioa, gatazka eta bazterketa. Aldaketa beharrezkoa da”.
Bestalde, Ramiro Gonzalez EAJren Arabako ahaldun nagusigaiak esan du hurrengo legealdiak balio beharko duela lurraldea “lozorro” egoeratik ateratzeko. Iragarri duenez, EAJk Araban agintzen badu, ekonomia hobetzeko eta langabezia jaisteko lan egingo du.
Foru Hauteskundeak
Urkullu: "Amaitu egin da PPren aroa Araban"
EAJk Arabako Batzar Nagusietarako hautagaitza aurkeztu du gaur Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu