Eusko Jaurlaritzak biharko gobernu kontseiluaren osteko prentsaurrekoan egingo du larunbateko manifestazioari buruzko balorazioa, baina Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak mezu bat argitaratu du Facebook sare sozialean. Bakea eta bizikidetza "elkarleanean" eraiki beharra dagoela nabarmendu du: "Gure ardura sensibilitate politiko guztien artean ikuspegi bateratu baten alde lana egitea da".
Urkulluren arabera, Eusko Jaurlaritza helburu horrekin "lanean ari da eta helburu horrekin lanean jarraituko du, ardura osoarekin eta etorkizuneko ikuspegi zabal batekin".