Urkullu: "Bakerako beste oztopo bat da"

2013ko urriaren 4a
14:34
Entzun

Herrira-ren kontrako operazioa dela-eta adierazpen ugari egin dituzte politikariek. Hauek, beste batzuen artean:

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariaren ustez "ez du bidea egiten laguntzen", etaa Atzo Joseba Egibarrek eta Laura MIntegik EAJren eta EH BIlduren izenean egindako adierazpen bateratua berresten duela esan du, alegia, gertatutakoa "Espainiako Gobernuaren estrategia politiko-judiziala" dela, zeinak "dena ETA da" defendatzen duen. Hortik aurrera, EH BIlduko Julen Arzuagak leporatu dion "ekidistantziari" erantzun dio esanez, bakea sendotzeko "betebeharrak eta erabakiak" ezker abertzaleari dagozkiola. "Urrats berriak egin behar dituzue, ETAri eskatu behar diozue armak utz ditzala, ETAk bakea zor diolako herri honi".

Pernando Barrena (Sortu)

Pernando Barrenak uste du Espainiako Gobernuari kukuak oker jo diola, operazioak "eztabaida politikoaren erdian" jarri duelako presoen gaia eta "Madrilek espetxe politika nabarmen aldatzeko beharra".

Eduardo Madina (PSOE)

Eduardo Madina Espainiako Kongresuko Talde Sozialistaren idazkari nagusiak ez du ulertzen zertara datorren "horrelako operazio ikusgarria", gero denak aske uzteko. Berak Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak erabakitakoa "errespetatzen" du, baina horrelako ekintza "gehiegizkoa" beharrezkoa zen galdera egin du.

Carlos Urkijo (PP)

Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Carlos Urkijok Basauriko Polizia Nazionalaren komisaldegian egon da, eta polizien aurrean Herrira-ren kontrako operazioa jarri du egin behar denaren eredu: "Terrorismoaren eta bere babesen kontrako borrokak jarraitzen du", eta "taldea desegin eta azken kidea espetxera sartu arte" jarraituko du borroka horrek. Poliziei hauxe esateko baliatu du: "Ez dago esan beharrik gobernuak konfiantza osoa izaten jarraitzen duela zuengan, zuen lana babesten zeregin horretan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.