Batasunaren gutuna

Urkullu: "Batasunaren proposamena ez da serioa"

EAJren iritzian Batasunak atzo egin zien proposamena "ez da serioa". EAJren BBBko lehendakari Iñigo Urkulluk prentsaurrekoan esan duenez, Batasunak "protagonismoa" bilatu nahi du. EB-Berdeek ere ez dute proposamena onartu "ez delako bideragarria". Nolanahi ere, Alderdien Legea baztertzeko eskatu du EB-Berdeetako bozeramaile Javier Madrazok. EAko Onintza Lasak, berriz, gaia mahai zabalago batetan aztertu beharrekoa dela esan du. Aralarrek, beraiek "beti" daudela hitzegiteko prest azpimarratu du.

2005eko abuztuaren 19a
15:39
Entzun
Proposamena ez dela batere "serioa" esan du Urkulluk, "noiz eta hainbat eta hainbat udaletan alkate eta zinegotziak mehatxupean bizi direnean, Batasunaren aldetik".

EB-Berdeak ere proposamena baztertzeko jarrera erakutsi dute. Esan dutenez, "ez da bideragarria" legealdia amaitzeko urte eta erdi falta denean 400 zinegotzi aldatzea. Madrazok azaldu duenez, irailean Batasunarekin egitekoak diren bileran proposamena eramango diete PSOEri Alderdien Legea bertan behera uzteko eskatzeko.

EAko Onintza Lasak berriz, gaia mahai zabalago batetan aztertu beharrekoa dela esan du: "Prozesu bat abiatzear egon gaitezke, baldin eta denok baldintza egokiak bideratzen baditugu, eta guztiok parte hartu beharko dugun prozesu horretan gai hau aterako da eta baita beste hainbat ere". Beraz, gai horiek guztiak hitz egiteko modua emango duen prozesua abiatzearen garrantzia azpimarratu du.

Aralarrek hittz egiteko prest daudela azpimarratu du, baina, elkarrizketak bi aldetakoa izan behar duela esan dio Batasunari. Alderdien Legearen aurka daudela azpimarratu du, horrelaxe izan dela beti, eta "desadostasun horren arabera" jokatu zutela.

Bestalde, PSE-EEko exekutibako koordinatzaile Rodolfo Aresek dio Batasunak alderdi abertzalean estutu nahi dituela, "iraganean egin zuen politika modu bera egiteko". Radio Euskadin esan duenez, "Batasunak ez du inolako eskubiderik" zinegotziak edukitzeko, "ez dutelako legea betetzen".

Batasunaren Mahai Nazionalak dei egin zien euskal alderdiei atzo, bidalitako idatzi batean, Alderdien legeak sortzen duen "apartheid politikoa" konpontzeko harremanei ekiteko. Horretarako gutuna igorri zien EAJ, EA, EB-Berdeak eta Aralar alderdiei.

PSE-EEko Rodolfo Aresen iritzian, Batasunak alderdi abertzaleak "estutu" nahi ditu horrela. Bere iritzian Batasunak "ez du inolako eskubiderik" zinegotziak edukitzeko, "ez baitu legea betetzen". Batasunari esan dio "politika" egin nahi bada "demokrazian ezin dela justifikatu indarkeria terrorista".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.