EAJren Euzkadi Buru Batzarrak (EBB) badu dagoeneko txosten politikoaren proposamena, eta orain herrietara bidaliko du, azter dezaten. Abenduaren 1 eta 2ko Aberri Batzarrean erabakiko dute. EAJ barruko ildo desberdinen ikuspegia biltzen asmatu dutela uste du Iñigo Urkullu EBBren bozeramaileak, "eta erraza izan da ados jartzea", gaur Espainiako Radio Nacional irrati katean esan duenez. "Ados jartzeko gaitasuna dugula erakutsi dugu".
EAJn "arima bi ez, baizik eta asko" daudela dio Urkulluk, "baina ez barruko minbizirik, denok helburu bera dugulako".
=bErkorekaren ustez, "dokumentua ikuspuntu diferenteen sintesi egoki bat da"
Josu Erkoreka EAJren Espainiako Kongresuko bozeramailea pozik agertu da bere alderdiko zuzendaritzak txosten politikoa hitzartzea lortu duelako. "Zaila izan arren posible izan da, eta nik uste dut lorpen txalogarria dela. Atzo onartu zen dokumentua ikuspunutu diferenteen sintesi egoki bat da", esan du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.
Edukiei dagokienez, xehetasunik ez du eman nahi izan Erkorekak. Izan ere, lehendabizi afiliatuei helaraziko diete txostena gaur goizean bertan, eta banaketa hori amaitu ondoren jarriko dute jendaurrean, alderdiaren webgunean. Hori dela eta, ezustekorik ez dela izango soilik aurreratu du diputatu jeltzaleak, orain arteko ildoak jarraituko dituela. "Dokumentuak ez ditu orain arteko ildoak apurtuko, kontrakoa egingo balu inkoherentzia izugarria izango bailitzateke".
Barne prozesu lasaia espero du Erkorekak, baina tentsioak izatea "osasun demokratikoaren" adierazle litzatekeela iritzi dio.
Politika
Urkullu: "Erraza izan da txosten politikoaren inguruan ados jartzea"
EBBk atzo hitzartu zuen dokumentuaren proposamena. EAJn "ados jartzeko gaitasuna" dutela erakutsi dute, zuzendaritzaren bozeramailearen ustez. Alderdi barruan "arima bi ez, baizik eta asko" daudela dio Urkulluk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu