Espainiako Gorteetarako hauteskundeak/Erreakzioak

Urkullu: "Estatuaren atzerapen demokratikoaren garaiaren bukaeran egon gaitezke"

EAJko Bizkaiko lehendakari Iñigo Urkulluk "arraskatatzat" jo ditu EAJk lortu dituen emaitzak –7 diputatu izatetik zortzi izatera pasako da–, eta "estatuaren atzerapen demokratikoaren garaiaren bukaeran egon gaitezke". Urkullu pozik agertu da Nafarroa Bai koalizioak Nafarroan diputatu bat lortu duelako, eta baita EAJk EAEn irabazi duelako "bai botoetan, bai portzentaietan".

2004ko martxoaren 14a
22:39
Entzun
EAJko Bizkaiko lehendakaria "erabateko arrakastatzat" jo ditu EAJren emaitzak, 1996az geroztik lortzen zituzten zazpi diputatuei eusten dielako, eta horrez gain beste bat eskuratu dutelako.

Espainian PSOEk orain lau urte abstentziora joandako emaitzak berreskuratu dituela nabarmendu du. "Estatuaren atzerapen demokratikoaren garaiaren bukaeran egon gaitezke", nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.