Hainbat hedabidek gaur aurreratu dutenez, Mariano Raxoi Espainiako gobernuburuak Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidentea bilera batera deitu du bihar zortzirako, eta ETAren amaiera eta krisia izango dituzte hizpide. PPk Espainiako Parlamentuan gehiengo osoa duen arren, Raxoik hitzarmenak nahi dituela diote, krisia haren irudiari egiten ari zaion kaltea orekatzeko.
Aldi berean, Urkulluk espetxe politikan pausoak emateko eskatuko dio Raxoiri, Vocento taldeko egunkarien arabera.