Politika

Urkullu "etsituta" atera da Lopezekin egindako bileratik, lehendakariak Estatutua betetzeko "ez baitu agendarik"

Gaur goizean ordu eta erdi inguruan bildu dira biak Lehendakaritzaren egoitzan. Lehendakariak hamar proposamen aurkeztu dizkio EAJko buruari "Euskadi modernizatzeko oinarrizko akordioak lortzeko". Urkulluk ere hamar puntuko proposamena aurkeztu dio.

2010eko urtarrilaren 29a
19:36
Entzun
Iñigo Urkullu EAJko burua "etsituta" atera da Patxi Lopez lehendakariarekin egindako bileratik, hark Estatutua betetzeko "ez baitu agendarik". Gaur goizean ordu eta erdi inguruz bildu dira biak Lehendakaritzaren egoitzan. Lopezek hamar proposamen aurkeztu dizkio "Euskadi modernizatzeko akordioak lortzeko". Urkulluk, era berean, bere proposamenak hamar puntutan laburbilduta egin dizkio lehendakariari. Biek "bide bat" egitea erabaki dute "balizko akordioak bilatzeko".

Urkulluk "Estatutua osotasunean betetzeko eta Euskadin marko politiko berri bat ezartzeko prozesu baten irekiera" proposatu dio Lopezi, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. Lopezek, ordea, Estatutua berrikusteko "gaur egun ez dagoen kontsentsu zabala" beharrezkoa dela erantzun dio Urkulluri, Jaurlaritzak berau osotasunean betetzeko "konpromiso irmoa" duen arren.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, lehendakariak hamar proposamen egin dizkio Urkulluri "oinarrizko akordioak" lortzeko. Proposamen horien artean enpleguaren inguruko akordioa, gizarte politiken egonkortasunaren ingurukoa, osasun sistemaren erreformarena eta "terrorismoaren aurkako akordio demokratikoa" indartu asmoz egindakoa nabarmendu dituzte. Azken horren inguruan, Urkulluk adierazi du Lopezek "lehendakari bezala eta PSE-EEko idazkari nagusi bezala duen konpromisoa" agertu diola "terrorismoaren eztabaida" alderdi politikoetatik at uzteko. Ertzaintzak EAJren agintaldian ETAren aurkako borrokan izan zuen jarreraren inguruan azken astean edukitako eztabaidari "hamar minutu eskas" eskaini dizkiotela erran du.

Gaurko bileraren ondorioei buruz mintzatzeko Urkulluk agerraldia eginen du Bilbon, eta Lopezek Eibarren (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.