Konponbideari begira

Urkullu, Etxegarai, Rodriguez eta Mendiarekin bilduko da HNTa

Asteartean helduko dira Currin, Spektorowski eta Kendall Euskal Herrira. Asteazkenean Donostian izango dira Foro Sozialak eta Bake Bideak antolatutako agerraldian,

Brian Currin, artxiboko irudi batean. JESUS DIGES, EFE
arantxa elizegi egilegor
2018ko urriaren 14a
12:34
Entzun

Duela zazpi urte hasitako bidea amaituko du datorren astean Harremanetarako Nazioarteko Taldeak. Asteartean helduko dira Brian Curril, Alberto Spektorowski eta Raymond Kendall Euskal Herrira, eta Jaurlaritzara joko dute berehala. Iñirgo Urkullu lehendakariak egingo die han harrera. Jaraian Bilbora joko dute Idoia Mendia idazkari sozialistarekin biltzeko.

Asteazkenean, berriz, Baionara joko dute eta han Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak hartuko ditu. Ipar Euskal Herritik Donostiara joango dira, Sortu idazkari nagusi Arkaitz Rodriguezekin biltzeko. 

Asteazken arratsaldean, Aieteko jauregian izango dira Foro Sozial Iraunkorrak eta Bake Bideak antolatutako konferentzian. Han emango dute bukatutzat 2011n hasitako bidea. Agerraldian izango dira hainbat alderdi eta sindikatu ere, tartean, EAJ, EH Bildu, Geroa Bai edota  Ahal Dugu.

2011ko otsailaren 14an eman zuten HNTren sorreraren berri, "Euskal Herriko normalizazio politikoa lortzeko" eragileen arteko harremanak erraztea eta ahalbidetzea helburutzat jarrita.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.