EAJ

Urkullu: "Euskadik bere gaitasun eta eskumenekin irten behar du krisitik"

EAJren lehendakarigai Iñigo Urkulluk adierazi du PP Madrildik bultzatzen ari den erabateko liberalizazioaren aurka dagoela, eta EAEtik arautu behar direla merkatarientzako neurriak, liberalizazio hori saihesteko.

Hodei Iruretagoiena
2012ko urriaren 18a
14:05
Entzun

Gipuzkoako Merkataraitza Ganberan izan da gaur Urkullu, Gipuzkoako hautagai Joseba Egibar eta Bakartxo Tejeriarekin batera. Autonomoei, merkatari txikiei eta ekintzaileei laguntzeko neurriak aurkeztu ditu. "Gipuzkoak erreakzionatu egin behar du". Halaxe adierazi du Urkulluk, eta ziurtatu du "kudeaketa egitasmo sendo bat" duela ekonomia biziberritzeko. Izan ere, ekiteko ordua dela dio; lehenik, ekonomiaren gainbehera geratzeko, eta ondoren, "hazten jarraitzeko" oinarriak ezartzeko.

Gainera, hori EAEk gaur egun dituen gaitasunekin egin behar dela dio: "Badugu gure ekonomia ehuna, gure eskumenak, gure gaitasunak. Martxan jartzea da kontua". Urkulluk onartu du zaila dela egoera, baina ziur agertu da "elkarlanean" krisitik irten litekeela. Horretarako, akordio zabalak behar direla uste du, eta adierazi du EAJ dela gobernu sendo bat berma dezakeen bakarra: "Akordioekin, gure esperientziarekin eta elkarlanrakin aurrera egingo dugu".

Enplegua babesteari begira, autonomoei eta merkatari txikiei laguntzeko neurriak aurkeztu ditu Urkulluk, Donostian egindako agerraldian. Hiru ekimen nagusi aipatu ditu: lehena, enpresa berriei laguntzea, enpresak sortzeko administrazio tramiteak murriztuz eta finantziazioan lagunduz. Bigarrena, langile autonomoen jarduerari begira, finantziazioa lortzeko laguntza bide berriak irekitzea, bereziki 35 urtetik beherakoentzat. Eta hirugarrena, merkataritza txikiaren biziberritzea eta teknologia berrikuntza bultzatzea.

"Zerga sistema jardura ekonomikoaren zerbitzura, ez alderantziz"

Donostian izan da Joseba Egibar ere, eta adierazi du zerga sistema aldatzeaz eztabaidatu behar bada ere, ekonomia biziberritzea izan behar dela helburua: "Jarduera ekonomikoaren zerbitzura jarri behar da zerga sistema, eta ez alderantziz".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.