Amaitu da Euskaraldia. Egitasmoa koordinatu duten erakunde eta eragileek bihar —asteartea— eguerdian egingo dute ariketa sozial horren balorazioa Donostiako Tabakaleran. Aurretik, Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako hiriburuko Kursaal jauregian eginiko ekitaldi batekin jarri dute amaiera.
Iñigo Urkullu lehendakariarekin batera ekitaldian izan dira Jaurlaritzako sailburuak, foru eta udal instituzioetako hautetsi ugari, eta kulturaren eta euskalgintzaren ordezkaritza zabal bat.
Euskaraldiak suposatu duen "ariketa sozialaren" garrantzia azaldu du lehendakariak bere hitzaldian: “Diagnosian asmatu genuela esan daiteke: euskarak bizigarri bat behar zuen, eta hori bera izan da Euskaraldia”. Egitasmoak lortu duen babesa azpimarratu du: “Euskararen aldeko sare erraldoi bat josi dugu. Milaka eta milaka herritarrek bat egin dute ariketa sozial handi honekin”. Eta parte hartzaileei dei egin die 11 egun hauetan egindako ahaleginari eusteko. “Bihar Euskaraldiaren hamabigarren eguna helduko da, agian, garrantzitsuena”.
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Elena Laka Topaguneko presidenteak elkarrekin hartu dute hitza. Zupiriak azpimarratu du Euskaraldiak izan duen garrantzia herritarrak euskararen inguruan batzeko: “Hainbat urtez bizkarra emanda bizi izan garen hainbat herritar lanean aritu gara urte osoan zehar Euskaraldia aurrera atera zedin. Lankidetza hori posible egiteko: zubi bilakatu dugu euskara”.
Lakak, berriz, Euskaraldiari jarraipena ematearen beharra azpimarratu du: “Bide berri baten hasiera izan da Euskaraldia. Bidegurutzera heldu ginen, norabide bat aukeratu dugu, bide luzea dugu egiteko. Egin dezagun bidea denok elkarrekin”.
"Ez da amaitu"
Dakienak lehen hitza euskaraz egitea eta hura ulertzeko gai denak aldamenekoari euskaraz egiteko eskatzea. Hori izan da azaroaren 23tik abenduaren 3rainoko epean egindako ariketa. Asko izan dira horrekin bat egin dutenak, 220.000 zehazki, eta bi roletako bat —ahobizi edo belarriprest— hartu dutenak.
Euskararen Nazioarteko Eguna izanik, berezia da ekinaldia bultzatu dutenentzat. Herri askotan, asteburua baliatu dute ariketan parte hartu dutenei eskerrak emateko eta egindako ahalegina ospatzeko. Baita esperientziak partekatzeko ere.
🔴Euskaraldia bizipenak.#Euskaraldia.ren amaieran Horacio Chacin #belarriprest.a eta Maddalen Arzallus #ahobizi.a ariketan bizi izandakoaren inguruan aritu dira.
— 11 egun euskaraz (@euskaraldia) 2018(e)ko abenduaren 3(a)
ðŸÂÂÂÂÂŽ¬Hemen esteka: https://t.co/PF6UQtx2ok#Euskaraldiabizipenak#hizkuntzaohiturakaldatzenarigarapic.twitter.com/vSEOfoDTnN
Ekinaldia bultzatu duten erakunde eta banakoek urrats bat gehiago egin dute, eta Euskaraldia urte osora zabaltzeko proposamena egin diete herritarrei.
Hamaikagarren eguna! Uste zenuena baino errazagoa izan da, ezta?#hizkuntzaohiturakaldatzenarigara#Euskaraldiapic.twitter.com/CPVcv7y65Y
— 11 egun euskaraz (@euskaraldia) 2018(e)ko abenduaren 3(a)
Horretarako, baliagarri dira ariketak iraun duen bitartean ahobizi edo belarriprest rolak bete ahal izateko erabilitako tresnak. Hala azaldu dio BERRIAri Ainhoa Lasak, Emuneko kideak.
[youtube]https://youtu.be/2VbMMX2yHTU[/youtube]
Lehen aldia izan da halako ariketa bat abian jartzen dela, eta antolatzaileek arrakastatsutzat jo dute ekinaldia. BERRIAk ere ekarpen berezia egin dio Euskaraldiari, besteak beste, webgune batekin.