bihar berria-n

Urkullu: "Ez dugu ezer apurtzeko asmorik. Bizikidetza da gure asmoa, baina parekotasunean oinarrituta"

Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Bideoa: elkarrizketa aurrerapena.

2012ko urriaren 6a
06:48
Entzun

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen harira, Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Hona hemen aurrerapen bat:

- "Denon artean uztartu behar ditugu bake eta normalizaziorako beharrezko gaiak".

- "Hiru lurralde gara autonomia erkidegoan. Euskal Hiri horretan, hiru hiriburuek lotura izan behar dute. AHTak hori ere bideratzen du".

- "Administrazioaren egituran egingo ditugu murrizketak. Argi daukagu non ez dugun ukitu behar: zerbitzu publikoetan, pentsiodunetan, osasunean, hezkuntzan eta gizarte zerbitzuetan ez dugu murriztuko".

- "Zubi guztiak hautsita dauzkagu PSE-EErekin. Begira nola gauden ezkutuko itun bat edukitzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.