Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko lehendakariak gaur esan duenez, "ezker abertzaleak alderdi berriaren estatutuak prest izan ditzake" eta, ondorioz, "izan liteke" honek 2011ko maiatzean udal eta foru bozetan egoteko "behin betiko apustua" egitea. Urkulluren arabera, ezker abertzalea "ordurako bost gutxitan dago bortxakeriaren amaierarako eta bakea erdiesteko bidea hasteko".
EBBko lehendakariak uste du ezker abertzaleak "azkeneko 40 urtean" emandako urratsak ez direla nahikoak izan, baina aitortu du "oso zaila" dela "bortxakeriaren erabileran balizko helburu politikoetarako babestu den munduarentzat atea ixtea".
EAJko buruak Catalunya Radion esan du ezker abertzalean "zerbait mugitzen hasia" dela, eta "ikusmina" sortu duela horrek. "ETAk bortxazko jarduerari behin betiko amaiera emateko urratsa ematen ez badu, ezker abertzaleak mundu horretatik ezinbestez askatu behar du, datorren urteko maiatzean izango diren udal hauteskundeetan izan nahi badu".
Urkulluk azkeneko asteetan adierazi du bakegintzaz eta normalizazio politikoaz behin baino gehiagotan hitz egin duela Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuarekin, ezker abertzalearekin ere mintzatu dela, baina "diskrezioa" izan behar dela.
politika
Urkullu: "Ezker abertzaleak prest izan ditzake alderdi berriaren estatutuak"
EAJko EEBko buruaren ustez, hura "ordurako bost gutxitan dago bortxakeriaren amaierarako eta bakea erdiesteko bidea hasteko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu