Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren adierazpenak izan ditu gaur hizpide, eta haren arabera, Lopezek ez luke agintean "urtebete gehiago jarraitu" behar.
Oposizioari zentsura mozioak aurkezteko eskatzea "arduragabea" dela iritzi dio, eta horren ordez, hauteskundeak aurreratu beharko lituzkeela azaldu du, Cope irratian emandako elkarrizketan. Urkulluk konfiantza galdea egiteko eskatu berri dio Lopezi.
"2012an, aurre egin behar zaion krisia kontuan hartuta, legealdi amaitzeko urtebete geratzen denean, lehendakariak arduratsu izan behar du, eta kontrakoa egiten ari da", adierazi du.
Horrekin batera, jendearen aurrera "atera zen jarrera" kritikatu du Urkulluk, eta "errespetu falta" leporatu dio.
Urkulluk uste du "egoerak eta beharrak gobernu egonkor bat" eskatzen dutela. PSE-PP akordioaren inguruan esan du bien arteko bat ez etortzeak "amairik gabekoak" izan direla.
Basagoiti, "irteera duin" bat emateko prest
Antonio Basagoiti EAEko PPren presidenteak Onda Cero irratian egindako adierazpenetan esan du "zalantzarik gabe" Eusko Jaurlaritzak ezingo duela "otsailera arte jarraitu", eta hauteskundeak aurreratu beharko dituela uste du.
Hala ere, PP prest dago Lopezi "irteera duin bat" eskaintzeko, Basagoitiren arabera.