politika

Urkullu: "Lopezen gobernua hemengoa da, baina ez da benetakoa"

EAJko EBBko presidentearen ustez, gaurko Jaurlaritzak ez du dagokiona egiten eta unean uneko burutazioekin gobernatzen du.

2012ko urtarrilaren 17a
11:11
Entzun

Gaurko Eusko Jaurlaritza gogor jo du berriz ere Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak. Izan ere, "Lopezen gobernua hemengoa da, baina ez da benetakoa, ez baitu dagokiona egiten", esan du Radio Nacional Espainiako irrati katean.

Urkulluren arabera, Jaurlaritzak ez du "programa argirik", eta "unean uneko burutazioekin gobernatzen du". Adibide bat jarri du: Eusko Legebiltzarrak duela hilabete onartu zituen 2012ko aurrekontuak, baina gobernuak orain beste murrizketa batzuk proposatu ditu.

EAJk "ideal" gisa du Euskal Herriaren independentzia, Urkulluren esanetan, "baina hori lortzeko alderdi honek akordioaren eta adostasunaren irizpideak dauzka, betiere herritarren borondatean oinarrituta".

Alderdi jeltzaleak asteburuan egin du bere batzar nagusia, Barakaldon, eta hura hautatu dute berriro Euzkadi Buru Batzarreko presidente.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.