Ia-ia inork ez zekiela joan zen Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria Moncloara, joan zen astean. Hala diote behintzat Vocento taldeko egunkariek. Han, Mariano Rajoy Espainiako gobernurua zuen zain, eta bilera egin zuten. Bilera egin zutela baieztatu dute Jaurlaritzako iturriek ere.
Hedabide horien arabera, hartu-eman handia dute bi agintariek, baina bilera Urkulluk nahi baino beranduago etorri da. Rajoyk hilabeteak zeramatzan bilera atzeratzen. Bien arteko harremana hoztuta egon da PPk gehiengo osoa eduki duen garaian, baina, orain, Espainiako Gobernuko alderdiak ezinbestekoa du EAJren babesa, eta harremana estutu dute.
Ez dute esan bileran zertaz hitz egin zuten, baina, Jaurlaritzaren arabera, EAJk eta PSEk Jaurlaritzarako adostutako akordioa eman zion Urkulluk Rajoyri.