Urkullu: "Raxoik abertzaleekin ondo konpontzeko beharra du"

Raxoi ez da Amaiurrekin bilduko "horren helburuak Konstituziotik at daudelako". Abenduaren 20an osatu nahi du gobernua, eta aurretik Amaiur ez den beste alderdiekin bilduko da.

2011ko azaroaren 22a
10:54
Entzun

Iñigo Urkullu EBBko presidenteak gaur esan du PPk Araba, Bizkai eta Gipuzkoan eta Katalunian izan dituen emaitzak aintzat hartuta abertzaleekin ondo konpontzeko beharra duela, euskal herritarrekin eta kataluniarrekin, eta horixe eskatu dio datorren Espainiako presidenteari.

Gainera, Urkulluk kritikatu egin du Mariano Raxoik gobernua osatu aurretik egingo duen bilera errondatik Amaiur kanporatzeko erabakia. Urkulluk gogoratu du Amaiurrek lortu duen ordezkaritza bidezkoa dela. Hala ere, erabakiak ez duela harritzen gaineratu du.

PSOE eta PP, botere aldaketa prestatzen

PSOE eta PP hasi dira Madrilen boterea batek besteari emateko lanean. Ramon Jauregi eta Soraya Saez de Santamaria izendatu dituzte, hurrenez hurren, aldaketa prestatzeko. Otsailaren 20an osatu nahi du gobernua Mariano Raxoi PPko buruak. Horretarako Espainiako Parlamentuan ordezkaritza lortu duten alderdi guztiekin, Amaiur izan ezik, bilduko da.

Hori jakinarazi zuen atzo Maria Dolores de Cospedeal PP idazkari nagusiak, argudiatuz Amaiurren helburuak "Konstituziotik kanpo" daudela. Gaineratu du nahiago zutela Amaiurrek ordezkaritzarik lortu izan ez balu, baina zuhur jokatuko dutela. Bilerak Jauregik eta Saez de Santamariak euren lana amaitutakoan hasiko ditu Raxoik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.