Lehendakariak "Euskadiren nazio eraikuntza" aldarrikatu du Europako Batasunaren barruan. Aurrez hitzartutako legezko kontsulta baten beharra nabarmendu du, eta horretarako "Euskadi eta Estatuaren arteko elkar aitortza" egon behar duela.
Ekitaldi nagusian Andoni Ortuzar EBBko lehendakariak ere hitza hartu du. "Euskal bidean pausuak eman behar ditugu askatasunerako". Ortuzarrek ziurtatu du EAJk ez duela etsiko "Euskadik merezi duena lortu arte: nazio aitorpoena eta herri gisa dituen eskubide politikoak". Era berean, Euskal Herriak haren bide propioa duela gogorarazi du, eta ez dela "bizkortuko beste batzuk bizkortu direnean, ez delako geldirik egon besteak geldi egon direnean".