Politika

Urkulluk dio bi aldeak irabazten aterako direla "elkarrizketa politikoa" onbideratzen bada

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarentzat ez ezik Espainiarentzat ere onak izango diren akordioak egin nahi ditu Jaurlaritzako lehendakariak Pedro Sanchezekin.

Urkullu, astelehenean, Moncloan. CHEMA MOYA, EFE
2018ko ekainaren 27a
16:34
Entzun

Astelehenean egin zuten bilera Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak eta Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak Madrilen. Han, Gernikako Estatutua betetzeko lehentasun batzuk eta espetxe politika "normalizatzeko" konpromisoa hartu zituzten bi agintariek, eta halaxe berretsi zuen atzo Pedro Sanchezek, Berlinen. Urkulluk gaur nabarmendu du bi gobernuen arteko akordioak erdiesteak onurak ekarriko lituzkeela bi aldeentzat. "Ondo landutako akordioak onak izaten dira bi aldeentzat", esan du.

Gasteizen hitz egin du Jaurlaritzako lehendakariak, Jose Luis Bilbao eta Jose Angel Quintanilla EAEko Kontu Auzitegiko presidente eta presidenteorde izendatzeko egin duten ekitaldian. "Harreman instituzionalen aro berria" abian dela iragarri du, eta han, "arduraz, konfiantzaz eta konpromisoz" aritzeko asmoa azaldu diola berak Sanchezi.

"Akordioak lortzeko bidea elkarrizketa politikoa dela" frogatzen saiatuko dira eratu asmo dituzten bi lantaldeetan, eta, horregatik, "elkarrekin" arituko direla jakinarazi du.

Bilbaori eta Quintanillari eskertu egin die Kontu Auzitegian egiten duten lana, horri esker "herritarrei ematen zaien zerbitzua hobetzen" ari dela iritzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.