Politika

Urkulluk dio Ezker Abertzalea taldearekin ezin dutela negoziatu, haien programa ez dutelako ezagutzen

EAJren BBBko lehendakari Iñigo Ukulluk berretsi egin du, gaur ere, ezin dutela Eusko Legebiltzarreko Ezker Abertzalea taldearekin negoziatu, haiek ez zutelako hauteskunde programarik aurkeztu, eta beraz, "zertaz negoziatu ez dakitelako". Izan ere, gobernu bat osatzeko programako oinarrietan jarri behar da ados, Urkulluren iritzian. Hala ere, inorekin hitz egiteko arazorik ez dutela azpimarratu du, ETB2n egin dioten elkarrizketan. Nolanahi ere, Ezker Abertzalea taldeak "erabakitzeko eskubidearen" alde egiten duenari botoa eman behar badio, EAJren hautagaiari eman beharko liokeela azpimarratu du.

2005eko ekainaren 15a
10:45
Entzun
Ezker Abertzalea taldeak autodeterminazioaren alde apustu egiten duenari botoa eman behar badio, EAJko hautagai Juan Jose Ibarretxeri eman beharko liokeela uste du, haiei esker, autodeterminazioaren aldeko ez legezko proposamen bat onartu baitzen, legebiltzarrean, 1990ean. Hori, EAJ eta EAren programan sartzen dela azpimarratu du. Hala ere, bere iritzian, gobernua osatzeko akordioetara iristeko, hauteskunde programen inguruan lortu behar dira akordioak, eta Ezker Abertzaleak taldeko programarik azaldu ez zuenez, haiekin zertaz negoziatu ez dakitela dio.

Beraien helburua hirukoa berrosatzea dela berretsi du Urkulluk, Aralarrekin akordioa eginez. Bihar egin behar dute horretarako bilera, Aralarrekin. Hau, "herritarrekin konpromisoa duen legegintzaldia" izatea nahi duela dio, "autogobernu eta garapen sozialaren alde pausoak emango dituena". Aralarrekin gai horietaz mintzatuko dira bihar, Urkulluk azaldu duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.