Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko lehendakariak gaur adierazi duenaren arabera, ezker abertzaleari komeniko litzaioke ETAk su-eten iraunkor bat egitea horrela "hots bakarrean doazela erakusteko". Ez du ETAk iragarriko lukeen su-etenaren inguruan espekulatu nahi izan, baina, ezker abertzalea legeztatzeko "kalkulu tenporala" egina dagoela esan du.
Joseba Egibar EAJko Gipuzku Buru Batzarreko lehendakariak esan zuenez, ETAren armen behin betiko uztea lortzeko eta ezker abertzaleak hurrengo hauteskundeetan parte hartzeko aukera izateko, hau da momentua. Urkulluk adierazpen horien inguruan, "hala izatea" espero duela jakinarazi du.
Erretiro epea 67 urtera luzatzearen inguruan, oraindik aztertu egin behar dela esan du, eta momentuz, aldaketarik ematen ez baldin bada, aurka bozkatuko dutela ere jakinarazi du.
politika
Urkulluk dio ezker abertzaleari ongi etorriko zaiola ETAk su-etena adieraztea
Egibarrek oraingo prozesuak balioko duela esan zuenaren harira, "hala izatea nahiko" lukeela dio. Oraingoz, erretiroa luzatzearen aurka agertuko dela ere adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu