Urkulluk dio ospitaleetako egoera «kontrolpean» dela, eta Txibitek eskatu du arduraz jokatzeko

Jaurlaritzako lehendakariak ziurtatu du koronabirusari aurre egiteko duten estrategiak hiru lehentasun dituela: osasuna, egoera sozioekonomikoa eta hezkuntza. Nafarroako lehendakariak, berriz, erantzukizunez jokatzeko eskatu du, «datuek gora egin ez dezaten».

Iñigo Urkullu, gaur goizeko bileran. IREKIA
Irati Urdalleta Lete.
2020ko irailaren 4a
15:14
Entzun

Osasuna, egoera sozioekonomikoa eta hezkuntza. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ziurtatu duenez, horiek dira COVID-19ari aurre egiteko duten estrategiaren hiru lehentasunak. Goizean, bilera egin du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin eta autonomia erkidegoetako presidenteekin, eta bertan zehaztu du zein dituen bere lanaren ildo nagusiak.

Batetik osasuna dagoela azpimarratu du. Ospitaleetako eta zainketa intentsiboetako unitateetako egoera «kontrolpean» dagoela ziurtatu du, baita orain arte positibo emandakoen kontaktuen jarraipenean egindako lana nabarmendu ere. «Txertorik edo tratamendu eraginkorrik ez dagoen bitartean, birusarekin bizi behar dugu, eta osasuna kolapsatzea saihestu behar dugu».

Egoera sozioekonomikoari dagokionez, enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteak luzatzearen alde agertu da Urkulluk, baita Europako funtsak aktibatzeko koordinatzearen alde ere. Gainera, laguntzak eskatu ditu, besteak beste, aeronautikarentzat, automobilgintzarentzat eta makina-erremintarentzat.

Hezkuntzari ere erreparatu dio Urkulluk. Hezkuntza Sailak ikasgeletara «modu ordenatuan eta jasangarrian eta prebentzioz» itzultzeko protokoloa egin duela esan du.

Nafarroaren etorkizuna

Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak ohartarazi du hasi berri den ikasturtean «etorkizuna jokoan» dagoela, eta alderdi eta gizarte zibileko hainbat sektoreri eskatu die guztiek «bide berean arraun» egiteko. Eztabaida eta diferentzia bai, baina etekin politikorik lehenestea ez du nahi Txibitek, ezta Nafarroako Gobernuak «dominak» janztea ere. 

Halaber, oroitarazi du berehala jarrik dela Nafarroa Berrabiarazteko Plana —Europako funts batzuetatik ailegatuko da diru laguntza—, eta azpimarratu du «lehiakortasunean eta lidergoan postuak berreskuratu» behar dituztela. Horretarako, ordea, diru laguntzak soilik ez, herritarren ardura ere eskatu du lehendakariak: «Testuinguru honetan, administraziokoak toki bateraino heldu gaitezke: jar ditzakegu arauak eta baliabideak, baina, hortik aurrera, gutako bakoitzak ere rol garrantzitsua du».

Horregatik, eskatu du norberak erantzukizunez jokatzea kutsatzeen goranzkoa eteteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.