Urkulluk Ertzaintza zoriondu du, Anoetako istiluetan "kalte handiagoak saihesteagatik"

2013ko urtarrilaren 8a
14:57
Entzun

Donostiako Anoeta estadioan iazko abenduaren 29an euskal selekzioaren eta Boliviakoaren arteko futbol partidan izandako istiluen harira, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak zoriondu egin du Ertzaintza. "Kalte handiagoak saihestu" zituzten poliziek, Urkulluren ustez.

Hainbat zalek bengalak eta aulkiak jaurti zituzten partidan. Onda Vascan eginiko elkarrizketan, Urkulluk salatu du "talde minoritario antolatuak" daudela eta partida erabili zutela "munduan Euskadiren irudiari kalte egiteko". Anoetan gertatutakoa Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ikertuko duela azaldu du Urkulluk.

'Cabacas auziaz', berriz, "lankidetzarako konpromiso osoa" azaldu dio Urkulluk Iñigo Lamarca Euskal Autonomia Erkidegoko arartekoari. Hain justu, lankidetza falta egotzi zion Lamarcak aurreko Jaurlaritzari. Ertzaintzak botatako pilotakada batek jota hil zen Iñigo Cabacas Bilbon, iazko apirilean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.