Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren ustez, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuarentzat benetan "baliagarria" dena da haren edukiak bete daitezen Madrilen defendatzea, eta ez Euskadiren Eguna "ospatzea".
Atzo Eusko Legebiltzarrean onartu zuten urriaren 25a jaiegun izateari uztea. Horren harira, UPDk egindako galderari erantzun dio gaur Urkulluk.
EH Bilduren eta EAJren botoekin atera zen aurrera jaiegun izateari uzteko proposamena. Urkulluk adierazi du Jaurlaritzan ez dela aldaketarik egon gai horren inguruan. Nabarmendu du gobernuarentzat ez dela "lehentasunezko" gaia, "adostasunaren" aldekoa dela, eta legebiltzarrean adostutakoa onartutako duela lehendakari den heinean.
Gaineratu du UPDko ordezkari Gorka Maneirori "Estatutua baino gehiago" gustatzen zaiola Estatutuaren Eguneko ospakizuna.
PSE-EE ospakizun egunaren alde
Estatutua "aitortzeko", Jaurlaritzak ospakizun eguna bere horretan utzi beharko lukeela pentsatzen du PSE-EEk. Gaineratu du EAJk EH Bilduk egindako "presioa" ez duela jasan eta "lehentasunak" koalizioak ezarri dituela. Rodolfo Ares PSE-EEko ordezkariak gaineratu du aurreko gobernuak Euskadiren Eguna ezartzea "inposaketa" izan bazen, hori kentzea ere "inposaketa" izango dela. Baina bere ustez ez bata eta ez bestea ez direla inposaketak esan du, "legebiltzarrean lortutako gehiengoaren ondorio" direla soilik.