Ohikoa izan ohi da Eusko Jaurlaritzako lehendakariak presoen senideen eskutik sakabanaketari buruzko txostena jasotzea. Aurten, euskal presoen sakabanaketak haur eta nerabeengan duen eraginari buruzko txostena landu du Etxerat elkarteak. Ordea, salatu du ez duela Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak berak jaso, haren idazkari batek baizik.
Etxerat-en protesta Loiolako basilikaren kanpoaldean, sakabanaketaren aurka. Etxeberria alkatea bertan da @berriapic.twitter.com/lfwhP2usHM
— Hodei Iruretagoiena (@hirual) 2016(e)ko abuztuak 1
Naike Diez kexu azaldu da Etxerat-en izenean: "EAJren jarreraz galdegin behar genion lehendakariari, baina ez gaitu hartu. Oso larria da hori".
Urkulluk Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak hizpide izan ditu hedabideen aurrean. Garrantzia kendu nahi izan dio bozen egunaren erabakiari: "21 eguneko aurrerapena aurrerapena bada, ez dakit non dagoen aurrerapena". Halaber, nabarmendu du "etorkizuneko erronkentzat erantzunak" eskaini behar zaizkiola gizarteari.