Urkulluk ez du deituko Labiren aholkulari batzordera

Aitortu du «kezkagarria» dela egoera. Sanchezek alarma egoera maiatzaren 9tik aurrera luzatzen ez badu, ohiko legedia egoerara moldatu beharko da, lehendakariaren ustez.

Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Legebiltzarrera sartzen, artxiboko irudian. DAVID AGUILAR/ EFE
edurne begiristain
2021eko apirilaren 15a
10:58
Entzun

Labiren Batzorde Teknikoa gaur goizean batzartu da, baina erabaki du ez dela beharrezkoa neurri murriztaile gehiago hartzea, eta, beraz, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak adierazi du ez duela deituko Labiren aholkulari batzordera. Izan ere, goizean goiz iragarri du batzorde teknikoak mahai gainean jartzen zuenaren arabera erabakiko zuela zer egin aholku batzordearekin. «Denok gaude kezkatuta egungo egoeraz», esan die kazetariei Eusko Legebiltzarreko atarian.

Azpimarratu du azken egunetako kutsatzeen gorakadak zerikusia izan dezakeela Aste Santuko jaiegunekin, baina baita «bestelako gertaera batzuekin» ere, hau da, Espainiako Kopako futbol txapelketaren ospakizunekin.

Bestalde, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak alarma egoera maiatzaren 9tik aurrera ez luzatzeko hartutako erabakiaren ostean, Urkulluk berretsi du kezka duela zer gertatuko den horren ostean. Hain zuzen ere, alarma egoera luzatzearen alde agertu da lehendakaria, pandemiaren aurka neurriak ezartzen jarraitu ahal izateko, eta, hala ez bada, ohiko legediak ematen dituen tresna juridikoak baliatzea proposatu du. Alarma egoera amaituz gero, Osasun Publikoko Neurri Berezien Legea moldatzea da aukera bat, lehendakariak esan duenez.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.