Espainiako hauteskundeak

Urkulluk iragarri du azaroaren 20ko bozetan EAJ bakarrik aurkeztuko dela

Ekimen bateratuak aurkeztea ez du baztertzen, ordea, eta hor kokatu du aste honetan ezker abertzalearekin, EArekin, Altenatibarekin eta Aralarrekin egingo duten bilera.

2011ko irailaren 5a
17:01
Entzun

Iñigo Urkullu EAJko presidenteak gaur goizean Radio Euskadin iragarri duenez, EAJ bakarrik aurkeztuko da azaroaren 20an Espainiako hauteskundeetara. Aste honetan ezker abertzalearekin, EArekin, Alternatibarekin eta Aralarrekin bilduko da EAJ, baina bilera hori aurrerago lor ditzaketen akordioei begira jarri du Urkulluk.

"Ikusi egin beharko da ekimen bateratuak aurkeztu daitezkeen, baina hortik haratago eguneroko jarduna dago", gaineratu du Urkulluk. Zentzu horretan esan du eskaintza bakoitzaren atzean proiektu bat dagoela eta ezker abertzalea, EA, Alternatiba eta Aralarren balizko eskaintzaren atzean hainbat arlotan zer eskaintzen duten ez dakiela esan du.

Peio Urizar EAko idazkari nagusiak, Oskar Matute Altenatibako bozeramaileak eta Jone Goirizelaia ezker abertzaleko kideak aurreko astean eman zuten EAJrekin egitekoak diren bileraren berri, eta Aralarrek larunbatean hauteskundeetan horiekin batera parte hartzea erabaki ostean, horrek ere parte hartzea espero du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.