Felipe VI.aren izendapena

Urkulluk kezkagarritzat jo du estatu ereduan "herenegun bezala" egotea

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak uste du Espainiak "errege aldaketa bat baino gehiago" behar duela.

2014ko ekainaren 20a
14:49
Entzun

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ohartarazi du estatu eredua aldatzen ari dela eta, horren aurrean, beharrezkoa dela "borondatea eta egiten diren eskariak entzutea, garai berri bat hasteko". "Aldatzeko borondatea" beharrezkotzat jo du Urkulluk, "aurrera egiteko eta elkarbizitzeko, hobetzeko eta hazteko, baita instituzionalki ere".

Felipe VI.a Espainiako erregearen izendapenean izan zen atzo Urkullu, eta hark eginiko hitzaldiaren balorazioa egin du gaur, Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldian.

Bestelako estatu eredu bat proposatu du Urkulluk, aldaketa politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalen aurrean: "Nahiago nuke egungo prozesuaren mailan egoten bageneki. Ea denon artean gai garen elkar ulertzeko eta akordiorako beharrezko zubiak eraikitzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.