Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak EAEko kontu auzitegia osatu duten kide berrien balio profesionalak goraipatu ditu Jose Luis Bilbaok lehendakari kargua eta Jose Angel Quintanillak lehendarikorde kargua hartu dutenean. Ajuria Enean izan da ekitaldia.
Bilbaok euskaraz eta Quintanillak gaztelaniaz hartu dute kargua. Kontu auzitegiko gainerako kideek joan den astean hartu zuten kargua.
Urkulluk Bilbaoren zein Quintanillaren prestakuntza, ezagutza eta profesionaltasuna goraipatu ditu. Halaber, zintzotasunez lan egingo dutela gaineratu du. Eusko Jaurlaritzaren lankidetza "osoa" eskaini die.
Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusi ohiaren izendapenak eztabaida eragin zuen Eusko Legebiltzarrean.