Urkulluk kritikatu egin du lege proposamena autogobernuari buruzko lantaldean ez aurkeztea

2015eko azaroaren 4a
12:07
Entzun

Ser irrati katean egin dioten elkarrizketan bide motza aurreikusi dio Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak atzo EH Bilduk erregistratu zuen Herritarrak Ahalduntzeko Legearen egitasmoari. Ez du uste proposamen horrek ahalbidetuko duenik Kataluniako Parlamentua onartzekotan den independentziaren aldeko adierazpena bezalakorik.

Urkulluk kritikatu egin du proposamena autogobernuari buruzko lantaldean ez aurkeztu izana. Haren esanetan, han ordezkaturik baitaude alderdi politiko guztiak autogobernuaz eztabaidatzeko.

Proposamenak hauteskunde kutsua duela uste du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.