Espainia eta Frantziako gobernuek elkarlanean antolatu dute astelehenean Madrilen egingo den ekitaldia. Eusko Jaurlaritzako buru Iñigo Urkullu ere gonbidatua zuten, baina azken orduan, eta hark, agenda arazoak argudiatuta uko egin zion bertan izateari hasieran. Ordea, azken orduan haren bozeramaileak iragarri du bertan izango dela, hori bai, Madrildik barkamen eskaria jaso ostean.
Urkullu ez zen joan Kanboko Arnaga etxean (Lapurdi) egin zuten ekitaldira, argudiatuta "politikoki eta etikoki" ez zegoela ados, eta ekitaldia antolatu ostean egin ziotela joateko gonbita. Aldiz, Nafarroako presidente Uxue Barkosekin batera agerraldia egin zuen Bertizko jaurerrian, Nafarroan.
Etzi, biktimak omentzearekin batera, Frantziak ETAri atzemandako materiala utziko du Espainiaren esku. Sanchezek eta Macronek berretsi dute Frantziak jarraituko duela ETAri atzemandako agiri, arma eta bestelakoak Espainiaren esku uzten, material horretan oinarrituta Frantzian abiarazitako auzibideak bukatutzat eman ostean.