Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna da gaur, eta egun horretan eman dituzte Rene Cassin sariak, giza eskubideen alde lan egiten dutenak saritzeko; aurten, frankismoaren kontrako kereilaren bultzatzaileek jaso dute. Gaurko ekitaldian, baina, eten txiki bat izan da ikusleetako batek euskal presoak Euskal Herrira ekartzearen aldeko ikur bat erakutsi duenean; zuzenean mintzatu zaio Urkullu, guztien aurrean, eta erretiratu egin du orduan. Ikurra zeraman pertsonaren ondoan ezker abertzaleko buruzagi historiko bat zegoen, Tasio Erkizia, eta harekin mintzatu da lehendakaria.
Entrega de premios René Cassin de Derechos Humanos. El lehendakari retira pancarta de acercamiento de los presos pic.twitter.com/zPmwE2ebLM
— glezdeuriarte (@nataliagdu) December 10, 2015