Iñigo Urkullu EAJren EBBko burua eta Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroa bildu egin ziren joan zen asteazkenean. Urkulluk bere blogean (www.urkullu.com)baieztatu duenez, batera afaldu zuten, eta «bakeaz eta normalizazio politikoaz» hitz egin zuten, «beste hainbat gauzaren artean». «Baldintzak betetzen badira aukera hau aprobetxatzeaz» hitz egin zuten.
Rubalcabak proposatu zion bilera Urkulluri, eta hark onartu egin zuen. Aurrerantzean ere deitzen duten bilera guztietara agertzeko asmoa duela argitu du EAJren EBBko buruak.
Urkulluk Rubalcabarekin afaldu zuen asteazkenean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu