politika

Urkulluk uste du ETAk aurki "behin betiko amaiera" iragarriko duela, baina ez desegitea

EAJko buruak iritzi dio erakunde armatuak azaroaren 20ko hauteskundeak baino lehen aterako duela adierazpena. "ETAren bukaera" datorren Espainiako Gobernuak kudeatu beharko duela adierazi du Urkulluk.

2011ko urriaren 13a
16:20
Entzun

Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko (EEB) lehendakariak uste du ETAk azaroaren 20ko Espainiako hauteskundeak baino lehen "behin betiko amaiera" iragarriko duen adierazpena aterako duela, baina horrek ez duela esan nahiko desegin egin denik. Hala, "ETAren bukaera" datorren Espainiako Gobernuak kudeatu beharko duela adierazi du Urkulluk.

Asteleheneko Nazioarteko Konferentziari garrantzia ematen dio EBBko presidenteak. "Espainiako Gobernuko edo Eusko Jaurlaritzako ordezkaririk egongo ez den arren, atzerriko pertsonalitateak eta horiek artean Europako Batasuneko estatu kideetan gobernu ardurak izan dituztenak izateak esan nahi du ahalegin diplomatikoa dagoela pertsonalitate batzuek muga edo arazorik gabe parte hartzeko aukera izan dezaten”.

Konferentziatik "denen arteko planteamendua" irtetea espero du Urkulluk, "ETAri esateko honek behingoz amaitu behar duela”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.