euskal presoak

Urkulluk uste du Raxoik presoak gerturatuko dituela, "baina denbora beharko du gai hori PPn kudeatzeko"

EAJko EEBko buruak berretsi du presoen arloan pausoak eman behar direla, baina argitu du berak ez duela amnistiaz edo indultoaz hitz egin.

2011ko azaroaren 2a
13:27
Entzun

Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak uste du Mariano Raxoi PPko buruak euskal presoak Euskal Herriko kartzeletara gerturatuko dituela, betiere Espainiako gobernuburu bada, "baina denbora pixka bat beharko du gai hori PPn kudeatzeko".

Urkulluk, elconfidencial.com-i emandako elkarrizketan, aitortu du PPrekin bilera batzuk egin dituela, PSOErekin eta ezker abertzalearekin ere bildu dela esan du, baina ETAk borroka armatua bukatu duela iragarri ondotik Raxoirekin ez dela egon jakinarazi du. "Raxoik badaki eskura naukala egoeraren balorazioa egiteko".

EBBko buruaren arabera, PPko presidentegaia "iraganeko muturreko diskurtsoek lotuta" dute, "eta orain alderdi barruan ikustarazi beharko du indarkeriaren behin betiko bukaeraren garaian gaudela eta aurrera egiteko PPk parte hartu beharra duela".

Urkulluk berretsi du presoen arloan pausoak eman behar direla, baina argitu du berak ez duela amnistiaz edo indultoaz hitz egin. "Gerturatzeaz, preso gaixoak askatzeaz eta salbuespen egoerak bukatzeaz hitz egin dut".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.