Urkulluren arabera, solasaldi luze baterako aroa zabalduko da gaur

2015eko azaroaren 9a
13:57
Entzun

Gaur Kataluniako Parlamentuak errepublika eratzen hasteari buruz onartuko duen adierazpena garrantzitsua bada ere, "adierazpen bat" dela esan du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. "Gero, egunerokoa kudeatu behar da". Eta gogoratu du nola 18 hilabeteko epea jarri duten adierazpenaren bultzatzaileek. Hori horrela, ez deritzo momentuz talkarik egongo denik Espainiaren eta Kataluniaren artean; "solasaldi luze baterako aroa zabalduko da". Euskadi Irratian eginiko elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek.

Urkulluren ustez, Kataluniako egungo egoeraren erantzule, Espaniako Gobernuarekin batera, bertako alderdi politikoak ere badira. Alde horretatik, EAEren egoera desberdina dela esan du: "Guk gure errealitatea dugu, autogobernu errealitate ezberdin bat dugu". Gainera, "beste herri zentzu bat" dagoela deritzo.

Espainiak estatu eredua  "birpentsatu" egin behar duela uste du Urkulluk. Hala ere, eta hainbat politikariren adierazpenak adierazpen, kontzertu ekonomikoa ez dagoela zalantzan adierazi du.

Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak ere izan du hizpide gaur Kataluniako Parlamentuak onartuko duen adierazpena. Erabaki politiko bati erantzun politiko bat ematea espero duela esan du, eta kritikatu egin du Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalera jotzeko erakutsi duen asmoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.