urkulluren bi urteko balantzea

Urkulluren bi urteko jarduna "porrota" izan da, EH Bildu eta UPDren arabera

Koalizioak uste du Jaurlaritzak ez duela "alternatiba errealik" eskaini. UPDren arabera, Urkulluren gobernua ez da "gai" izan krisiari aurre egiteko.

Iñigo Urkullu, Eusko Legebiltzarrean, artxiboko irudi batean. JUANAN RUIZ, ARP
2014ko abenduaren 19a
14:40
Entzun

Iñigo Urkulluren gobernuak egindako politikarekin bi urte "galdu" direla uste du EH Bilduk. Koalizioaren iritziz, "lidergo gabe eta alternatiba erreal gabe" aritu da gobernua funtsezkotzat jotzen dituen hiru ardatzetan: bakegintzan, erabakitzeko eskubidean eta alor sozioekonomikoan.

Bi urteko balantzea egin du EH Bilduk. Salatu duenez, Urkulluk "gauza asko" agintzen dizkio gizarteari, "baina ez du egiten". Gainera, uste du Urkulluk —eta Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak— herritarrei "sinetsarazi" nahi dietela egoera onera aldatzen ari dela; errealitatea, ordea, bestelakoa dela dio koalizioak: "Aberatsen eta pobreen arteko lubakia gero eta zabalagoa da".

Gorka Maneiro UPDko bozeramailea ere mintzatu da Urkulluren jardunaz. Haren ustetan, Jaurlaritzak erakutsi du ez dela "gai" izan krisiari aurre egiteko, eta "koldarra" izan da autogobernurako duen proposamena "ez argitzeagatik".

Maneiroren arabera, EAJk "porrot egin du erabat". Esan duenez, bi urtetan pobrezia "areagotu" egin da, baita "desberdintasunak eta prekarietatea" ere. Horrez gain, uste du ez diela "erantzun" herritarren behar sozialei.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.