Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak atzo arratsean egin zituen adierazpenen haritik, EAJren eta PSE-EEren arteko akordio bat ona litzatekeela uste du Iñigo Urkullu jeltzaleek presidenteak. Hala esan du Madrilen, Europa Pressek antolatutako gosari informatiboetan.
Nolanahi ere, adostasun hori gobernua osatzeko baino oinarrizko auziei buruzko akordio politikoa egiteko lortu beharko luketela erantsi du Urkulluk: "Euskal gizartearentzat desiragarria litzateke egiturazko eta oinarrizko auzietan ados jartzea (EAJ eta PSE-EE). Gainerakoa, hauteskundeetako emaitzek esango dute". Dena den, ez dio aterik itxi sozialistekin gobernu akordioa egiteari.
Bilbaoren adierazpenak berretsiz, Jaurlaritzako hirukoa agortuta dagoela iritzi dio jeltzaleen presidenteak, "EAk eta EBk hala esan baitute".
Aitzitik, justu kontrako ideia agertu du Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramaileak ETB2ko El punto saioan. Hirukoa baliagarri eta eragingarri dela azpimarratu du, eta horren erakusgarri dela eguneroko lana. Halaber, hirukoak "gizarte kohesioario" eusten diola azpimarratu du.
Politika
Urkulluren ustez, "euskal gizartearentzat desiragarria" litzateke EAJ eta PSE-EE "oinarrizko auzietan" ados jartzea
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiarekin bat eginez, Jaurlaritzako hirukoa "agortuta" dagoela uste du EBBko presidenteak. Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramaileak, berriz, justu kontrako iritzia agertu du: hirukoa baliagarri dela azpimarratu du, besteak beste, "gizarte kohesioari" eusten diolako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu