Doinua, Amaral abeslari espainiarraren Son mis amigos kantarena. Letra, Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainarako egokitua. Jatorrizkoak hala dio: "Ya no tendras que soportar al imbecil de tu jefe ni un minuto mas" —"Jada ez duzu zure nagusi ergela minutu bat gehiago ere jasan beharko"—.
PSOEko Madrilgo gazte antolakundeak, ordea, moldatu egin du hori. Bideo bat argitaratu dute, eta bertan ageri dira hainbat kide autobus batean, abesti hori kantatzen. "Nagusi" dioen lekuan, "Urkullu ergela" abesten ageri dira. Saretik kendu dute bideoa, baina Deia egunkariak zabaldu du kendu baino lehen:
[Youtube]https://youtu.be/whlnjamTt94[/Youtube]