Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren Irungo eta Urnietako enpresetako langile batzordeek 56 eguneko grebara deitu dituzte langileak, lan ituna berritzeko eskatzeko. Gaur ohar baten bidez jakinarazi dutenez, martxoaren 25,26 eta 27an hasiko dute greba.
Langileen ordezkariek diote enpresak ez duela arreta eurengan jartzen, "arduragabe" jokatzen ari dela, eta ez duela hitzarmenaren gaineko akordio lortzeko ezer egiten.
170 egun igaro dira lanuzteak hasi zituztenetik; lan hitzarmenak 2011ko abenduaren 31n utzi zion indarrean egoteari. Gogorarazi dute 2010ean sei hilabete baino gehiagoko greba egin zutela bi lantegietan.