Immigrazioa

Urnietako bi enpresaburu inputatu dituzte, paperik gabeko etorkinak esplotatzea egotzita

Jatorriz Mongoliakoak diren 14 lagun aurkitu zituen Ertzaintzak haien enpresan lanean, baldintza txarretan.

2008ko martxoaren 14a
13:46
Entzun
Langileen eskubideen aurkako delitua leporatu die Ertzaintzak Urnietako bi enpresabururi, paperik gabeko 14 etorkin esplotatzeagatik. Etorkin guztiak jatorriz mongoliarrak ziren.

Martxoaren 2an hasi zuten ikerketa. Erratzuko industrialdean Asiako jatorriko bederatzi pertsona ikusi zituen Ertzaintzako patruila batek lantegi batean sartzen, eta susmoak piztu zitzaizkien.

Egun batzuren buruan konturatu ziren jatorriz Asiakoa zen lagun talde bat egunero-egunero goizean oso goiz lantegi batean sartzen zirela, eta gauean oso berandu ateratzen zirela.

Ertzaintzak gertakari horretaz ohartarazi zien lan-ikuskatzaileei, eta enpresa horrek jatorriz Asiakoa zen langilerik ez zeukala kontratatuta frogatu zuten. Lantegia miatzean 14 pertsona aurkitu zituzten lanean, Mongoliakoak, paperik gabeko etorkinak. Espainiako Poliziaren Atzerri saileko agenteen esku geratu ziren etorkinak.

Enpresaburuek deklaratu ondoren langileen aurkako delitua egotzi die Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.