Urnietako enpresa batetik jendea atera egin behar izan dute gaur, sute bategatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Pabiloi batzuetan zegoen kamioi batean piztu da sua, 10:30ak aldera, baina kalte materialak arinak izan dira, iturri haren arabera.
Sua kontrolatua dute suhiltzaileek.