Ezbeharra

Urpekari bat hil da Elantxoben

Olatu batek haitzetara eraman du eta kolpeen ondorioz zendu da. 30 urteko gizonezkoa da hildakoa, Basaurikoa. Beste bat zauritu egin da.

2007ko urriaren 6a
17:44
Entzun
Urpekari gizonezko bat hil da gaur Elantxoben (Bizkaia), Ogoñoko kobazuloetara sartu eta itsasoaren kolpe bat jaso ondoren. 30 urtekoa da hildakoa (AE.E.S.), Basaurikoa (Bizkaia). Beste urpekari bat zauritu egin da.

Arratsaldeko ordubatak aldera izan da ezbeharra. Nonbait, olatu batek haitzetara eraman du gizonezko hura eta kolpeen ondorioz zendu da. Ertzaintzak eta Gurutze Gorriak ordubiak baino zerbait lehenago topatu eta Elantxobeko portura eraman dute.

Zauritu den urpekariak, berriz, saihetsaldean jaso du kolpea, eta Bermeoko portura eraman dute, arta zezaten. Handik, berriz, Galdakaoko ospitalera. Gizonezkoa da (LA.O.G.), 48 urteko bilbotarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.