Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, 16:30 aldera izan dute ertzainek, Deban (Gipuzkoa), Mendatako lurmuturraren inguruan gertatzen ari zenaren berri: gorputz bat ageri zen itsasoan, itxura batean bizirik gabea. Helikoptero bat erabiliz hara hurbildu, eta herriko kanpinera eraman dute; han ezin izan dute deus egin, ordea, salbatzeko.
Adierazi dute hildakoa urpekaritza egiten ari zen gizon bat zela. Eragozpenak izan dituzte ertzainek erreskate lanetarako ez baita izan erraza helikopteroarekin haraino iristea.