Hondakinak

“Urrats garrantzitsutzat” jo du Azpeitiko EH Bilduk udalbatzak lortutako akordioa

Denak birziklatzera behartuko dituela nabarmendu du Eneko Etxeberria alkateak, eta norabide aldaketa bat dela, urteetan gaizki egin diren gauzak bideratzeko.

ainara arratibel gascon
2013ko maiatzaren 11
14:39
Entzun

Edukiontzien sistemarekin jarraitzea, eta %70eko birziklatze tasara iristeko kontrol edo jarraipen modu bat jartzea. Hori erabaki zuen asteartean Azpeitiko udalbatzak. Hala adostu zuten bertan ordezkaritza duten alderdi guztiek— EH Bilduk, EAJk eta Hamaikabatek—. EH Bilduk akordioa “urrats handia” dela nabarmendu du gaur goizean, eta ez duela atzera bueltarik. "Herri honek norabide aldaketa bat hartu du hondakinen kudeaketan. Denak irabazten ateratzen garen akordioa da, eta herritar guztien konpromisoarekin, ziur gaude, %70eko birziklatze tasa gainditzea lortuko dugula”, adierazi du Eneko Etxeberria alkateak. Hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea dela uste du. “Gauzak gaizki egin dira urte luzez, eta aldatzen asteko unea da”.

Atez ateko sistema jartzea zen hasiera batean udalaren asmoa. Baina Etxeberriak nabarmendu du,sistematik harago, EH Bilduren xedea beti izan dela ingurumena errespetatuko duen politika bat garatzea, eta errauste planta geratzea. “Egungo sistemak ez garamatza lortu nahi ditugun emaitzetara. Horregatik erabaki dugu  kontrolaturiko edukiontzien sistema bat  ezartzea. Izan ere, errauste plantak alternatiba argi bat du: birziklatzea”. Eztabaida “antzuak” alde batera utzi, eta murriztean, birziklatzean eta berrerabiltzean oinarritutako politika baten alde urratsak deitu ditu herritarrak. “Azpeitia zero zabor herria bihurtu behar dugu”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.