Ruta Meilutyte lituaniarrak bular estiloko 100 metroko proba irabazi du, 15 urterekin. Rebecca Sonik (AEB) lortu du zilarra 0.08ra iritsita, eta Satomi Suzukik (Japonia) brontzea, 0.99ra amaituta.
Duela bi egun, urtebete zaharrago den Shiwen Ye txinatarrak ere urrezko domina jantzi zuen 400 metroko proban, eta ez hori bakarrik, munduko errekorra hautsi zuen.