Batez beste 39,742 kilometro orduko abiadan egin du 24,8 kilometroko erlojupeko ibilbidea Javier Otxoa txirrindulari barakaldarrak Pekingo Olinpiar Jokoetan. Guztira 37 minutu eta 26 segundo behar izan ditu lasterketa bukatzeko, pistako probetan jaun eta jabe izan den Darren Kenny britainiarrak baino 11 segundo gutxiago, eta horrenbestez, urrezko domina eskuratu du.
Pistako lasterketetan uste baino emaitza txarragoak eskuratu zituen Otxoak -zilarra eskura-eskura zuela deskalifikatu egin zuten jazarpenekoan eta laugarren izan zen erlojupekoan-, eta orduan adierazi zuen errepidean domina lortzeko ahalegin guztia egingo zuela. Agindutakoa bete du, beraz, txirrindulari barakaldarrak. CP3 kategorian aritu da Otxoa, burmuineko paralisia dutenen mailan.
Aitor Oroza txirrindulari bilbotarra, berriz, CP1-CP2ko erlojupekoan lehiatu da, eta zazpigarren izan da.
Paralinpiar Jokoak/Txirrindularitza
Urrezko domina irabazi du Javier Otxoak errepideko erlojupekoan
Pistako probetan uste baino emaitza kaskarragoak izan ditu txirrindulari bizkaitarrak, baina ezin hobeto aritu da errepidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu