Donostiako Zinemaldia

Urrezko Maskorra 'Half moon' eta 'Mon fils à moi' filmeentzat izan da aurten, 'ex aequo'

Donostiako Zinemaldiko epaimahaiak film onenaren Urrezko Maskorra =iex aequo=i ematea erabaki du: Bahman Gobadir zuzendari kurduaren =iHalf moon=i eta Martial Fougeron frantziarraren =iMon fils à moi=i filmeei eman diete sari nagusia. Emakume aktore onenaren saria Nathalie Baye frantziarrari eman diote, hain justu, =iMon fils à moi=i-n egindako lanagatik. Gizonezko aktore onenaren saria, berriz, Juan Diego espainiarrari eman diote =i Vete de mi=i filmagatik.

2006ko irailaren 30a
18:50
Entzun
Jeanne Moreau buru zuen epaimahaiak arratsaldeko 16:00k aldera eman du hartutako erabakien berri. Sari nagusi horiez gain zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra Tom DiCillo zuzendariak bereganatu du, Delirious filmarengatik. Gidoi onenaren saria ere, Dicillori eman diote.

Epaimahaiaren sari berezia, berriz, Carlos Sorin zuzendariaren El camino de San Diego lanarentzat izan da.

Informazio zehatzagoa Zinemaldiaren orrian .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.