Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan igo da langabezia. Nafarroak izan du hazkunde nabariena (+%1,76), langabeen zerrendara 813 pertsona gehituta. Neurri apalagoan, baina gora egin du langabeziak Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban ere.
Juan Mari Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika sailburuak Euskadi Irratian adierazi du urriko langabeziaren datuek erakusten duten joera "ona" dela, joan den urtetik ona langabeziak izan duen jeitsierari erreferentzia eginez: "Langabezia igotzen denean datuak txarrak dira beti, baina, aldi berean, joerak kontuan hartu behar dira, eta gaurko datuak iazko urrikoekin konparatuz gero, joera ona da, nahiz eta egoera larria izan". Edonola ere, sortzen ari den lan motagatik kezka agertu du Aburtok, "datuak txarrak" direla esanez: "Kontratu mugagabeak %6,6 baino ez dira, eta horrek esan nahi du kontratu gehienak aldi baterakoak direla. Horrekin oso zaila da gazte batek bere bizi-proiektua aurrera ateratzea".
Langabezia datuak:
Araba: 27.479
Irailarekiko: +126 (+%0,46). Iazko urriarekiko: -751 (-%2,58).
Bizkaia: 95.816
Irailarekiko: +705 (+%0,74). Iazko urriarekiko: -4.267 (-%4,26).
Gipuzkoa: 47.427
Irailarekiko: +454 (+%0,97). Iazko urriarekiko: -2.477 (-%4,91).
Nafarroa: 47.019
Irailarekiko: +813 (+%1,76). Iazko urriarekiko: -3.908 (-%7,66).
Hego Euskal Herria: 217.841
Irailarekiko: +2.098 Iazko urriarekiko: -11.358.