Urriaren 11n greba egitera deitu dute ikasle taldeek

Madrilen eman zuten deialdiaren berri. BERRIA.
2012ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Urriaren 11rako greba antolatu dute Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako, Galiziako eta Espainiako hainbat lurraldetako hamar ikasle taldek. Madrilen agerraldia egin zuten atzo, Hezkuntza Ministerioaren aurrean. Espainiako Gobernuak egindako murrizketak salatu zituzten, baita ohartarazi ere tokiko administrazioetako gobernuen babesarekin ezartzen ari direla mozketa horiek. Erabaki eta erreforma horiekin PPren gobernuak hezkuntza «pribatizatu eta elitizatu» nahi duela salatu zuten. Nork bere herrialdearen subiranotasunaren alde eta murrizketen aurka «ezinbesteko alternatiba» eskola propioa bultzatzea dela adierazi zuten, «herritarra, laikoa, ez-patriarkala, duina eta nazio bakoitzaren hizkuntza zein kultur eskubideak errespetatuko dituen eskola propioa». Protesta egitera deitu dute, beraz, Ikasle Abertzaleak, Sindicat d'Estudiants dels Paisos Catalans, Estudiants Independentistas y Revolucionarias d'Aragon, Yesca, Sindicato Andaluz de Trabajadores, AGIR, Jaleo, Darreu, Liga Estudiantil Galega eta Reguelta Cantabria taldeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.